Hitz beste

Duintasunez

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Bizitzaren defentsa erabatekotik, eta nire kontzientziaren jabe naizelarik, deklaratzen dut: ez badago aukera arrazoizkorik nire gaitz fisiko edo mentalak sendatzeko, utz nazatela hiltzen, ez nazatela bizitzara lotu modu artifizial edo neurriz gainezkoekin. Eta nire desio honek agiri ofizial baten indarrik ez balu ere, nire nahia errespetatzeko eskatzen dizut zainduko nauzun horri…».

Hori edo horren antzekoa da azken urteotan mundu osoko milaka eta milaka hiritar sinatzen ari den testua. Bertan, jasotzen da azken orduarekin zerikusia duen beste hainbat puntu ere: osasun egoera zehatza ezagutzeko eskubidea, prestakuntza psikologikoarena, alferrikako sufrimenduaren arbuioa, azken borondatearen balioa…

Talde erreakzionarioenek herioren garaipentzat jotzen dute eutanasia. Baina denok dakigu hilko garela. Nola, ordea, ez. Herioren zerga krudelenari, azken orduko oinazeari, ezetz esateko modu duina da eutanasia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.