Hizkuntza, gizakion asmazioa baita, ez da xaloa. Hiztunon mundu ikuskera, hiztunon baldarkeriak, hiztunon miopia islatzen ditu hizkuntzak. Emakume adiskide bat, zumaiarra bera eta musikaria, Afrikako herri batera joan zen, orain urte dezente, misiolari sekular gisa. Beste hainbat lanen artean, musikako klaseak ematen zizkien bertako neskei. Hasi zen behin solfeoa irakasten, eta hor non konturatzen den klaseko neska guztiek erneguz begiratzen diotela. Emakumeak ez zuen haserrearen arrazoia ulertzen, harik eta arbelean idatzi berri zuenaz jabetu zen arte:
-Zuri batek beltz biren balioa du.
Solfeoko nota hutsez ari zelakoan, esaldiak solfeoa baino haratagoko errealitate bat seinalatu zuen, zauritu eta ozpindu. Euskararen etorkizun duinagoa bilatzen ari gara: etorkizun duinago horren bidean hizkuntzari buruzko ikuspegi gero eta gizalegezkoagoa izateak, euskara duintzeaz gainera, hiztunok duinduko gaitu.
Duintzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu