HITZ BESTE

'Dum lucet'

Anjel Lertxundi.
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Atzo zortziko berripaper honen azken orrialdean eguzki-ordulari bateko goiburua aipatzen zuen Aurelia Arkotxaren zutabeak: Labora dum lucet (Egizu lan argi den artean). Eguzki-ordularietako ardatzaren itzalak markatzen du denbora, eta eguzkia ezkutatutakoan ez baita itzalik, amaitu da lanaren obligazioa ere. Tenore da gozatzeko ordurik gabeko gaua.

Atzo zortzi, ordulari bat oparitu zidaten. Eguzki-ordulari bat, zehatzago esateko. Eguzkiaren energia baliatuz dabil, eta egunez metatutako energiak berdin funtzionatzen baitu gauez ere, ordularia beti dabil. Hara non Labora dum lucet goiburuakgaur «egik lan gau eta egun» esan nahi duen: eguzkia ezkutatu arren, haren argiak ordulariaren tripetan segitzen du.

Atzoko berripaperaren azkenaurreko orrialdeak KarmeleIgartua zendu berriaren denborari buruzko hiru poema zekartzan. «Denbora geldi bat denbora egilea» ahaztu izana salatzen digu poemetako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.