Hitz beste. Anjel Lertxundi

Ederville

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Atzokoan, Belleville artikulua oparitu zigun Aurelia Arkotxak, beti bezain atsegin. Bilduta ditudan toki-izen bitxi batzuk ekarri zizkidan gogora: han-hemen ikusi ahala, jaso egiten ditut koadernotxo baten epelean. Bada Ederville izeneko auzo bat Texasen. Ez naiz bertan izan. Bada Eder izeneko ibai bat Alemaniako Renanian. Ederkoff mendian jaiotzen da, Edermündereino jaisten, eta guztiz da ederra nik ezagutzen diodan partean, Flankenberg hiri inguruetan.

Orain urte batzuk, zutabe honetantxe eta baita Ihes betea nobelan ere, Jüngerren memorietan ageri den Orainville aipatu nuen.Frantziako iparrean dago. Polita izena, bertan bizi eta carpe diem egiteko. Ba omen Geroville izeneko herrixka bat Belgikan, Gero herri bat Japonian, Bihar herria Hungarian, Atzo izenekoa Turkian, Gaur herri bat Afganistanen.

Aureliaren bera opa dizuet neuk ere jolastxo hauekin: «Kafearen barnean, irri, solas, kantu. Umore on».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.