Kontakizunarekin segitzen dugu. Kontakizunarekin segituko dugu. Eta ez dugu sekula The End idazteko aukerarik izango, garai berriek eta talaia berriek glosa berriak erantsiko baitizkiote gu gaur erredaktatzen ari garenari. Nebulosa batean eta zalantza askorekin. Naufragioaren erdian. Eta lehorra beti dago urruti, oso urruti, oso urruti.
Egia, objektibotasuna, narrazio orekatua… Zaila da egiaren bidea, eta ez dugu bertan aurrera egingo, ez baldin bada besteekin. Bigarren Mundu Gerratik irten berritan, Merleau Ponty filosofoak zioen besteekin —desberdinekin— egiten dela egiaren bidea: «besteekin goaz egiaren bila, edo ez gabiltza egiaren bila». Zerbait idazten saiatu denak badaki: kontakizuna idazterakoan daukagun jarrerak kontakizuna markatzen du. Jarrera baten emaitza da kontakizuna. Eta konpartitua den neurrian, dinamikoa, eta ez bunker bana. Konpartitzeko gogo benetakoa ote daukagun da auzia.
Hitz beste
Egiaren zaila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu