Euskal presoen aldeko manifestazioan parte hartu zein bertara joango ez den jendearen artean, egongo da barkamena eskatuko ez duenik, egongo da barkatuko ez duenik. Izango da benetako adiskidetzea bilatuko duenik, izango da hitz adeitsuen erabilera kalkulatua egingo duenik. Ageriko da nahiago duena aurrera begiratzea, agertuko da atzera baino begiratuko ez duena. Baina muturretako egoeron erdian, hil artean bizi nahi duen gizartearen gehiengoa dago. Orria pasatu nahi duena, baina ez justizia edo elkartasuna bezalako balioen bizkar. Aurrera egin nahi duena, baina duintasuna galdu gabe.
Oker gaude pentsatzen badugu gure dilemen konponbidea politikoa dela eta politikoa baino ez. Irtenbide morala ere behar dugu. Bi ertz ditu elkarbizitzak, politikoa eta morala, eta dilemari benetako konponbidea bilatu nahi dionak ezin du auzia etekin politiko hutsen bila kudeatu: morala da askatasunaren lurralde nagusia.
Hitz beste
Egongo da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu