Gaurko egunez urtero-urtero errepikatzen dituzten hispanitatearen ikonografia, alarde eta diskurtso militaristak sufritu beharraren kausaz, Pilarika entzute hutsak atzeraka eragitea ez da harritzeko.
Euskal senari garo usaina deitu zion Txomin Agirrek, eta sen horrek izango du zerikusirik hainbat baserri girotan egun horri Garotako Ama edo Ama Garotakoa deitu izanarekin. Bergarako lexikoak, Pilarika deituraren sinonimotzat jo eta gero, eransten du: «Egun honetan bildu ohi zen baserriko familia guztia, lantegian zebiltzanak-eta jai izaten baitzuten, garotan egiteko».
Garotan ikasi ez dugunontzat, gaurkoa ez da egun txarra zumezko otarra hartu, hondoa garoarekin estali eta perretxikotan saiatzeko. Ama Garotakoak libra gaitzala perretxikoek kalte egitetik. Lehen ere badugula nahiko amabirjina? Egunari kutsu laikoa emateko garo-usaina galdu gabe, Egun Garotakoa ez litzateke txarra gaurkoa izendatzeko.
Egun Garotakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu