Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ekaitz ostea

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Herenegungo ziklogenesia ez zen deus izan orain bi asteburu ezagutu genuenarekin alderatuta. Errepublikaren egunarekin, elementu guztiz desberdinek bat egin zuten, ekaitz perfektu bat sortuz: efemeridea bera; elefanteen kakatzan galdutako erret aldaka; Donostiako Udaletxeak (Eibarkoaren pare?) jasotako bandera; sare sozialetako oihu hiru-kolorea… Etorkizun txit errepublikano baten albiste zekarten ziklogenesiaren jasa guztiek. Eta errepublika deklaratu genuen,errepublikanoak izan ginen asteburu batez. Ilusioak, ordea, ez zuen gehiago iraun.

Eguraldia bezalakoak gara: etorri bezala joaten zaigu burutik haizea, ekaitzaren osteak beti dakar perturbazioa desaktibatu izanaren lasaitua, eguraldi eroak eguzkia eta epela ditu ifrentzu.

Dilema baten aurrean gaude: Loiolako Inazioren esanetan, ekaitzak txarrak dira aldaketak egiteko; aldiz,soziologoek esaten digute eguraldi ona dela txarrena erreferendumetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.