Hitz beste

Ekaitza

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Haizetea eta euria hasi orduko, hainbat aterki saltzaile agertu zen auskalo nondik. Ekialdekotzat jo genituen. «Aterkiak, aterkiak merke-merke», esaten zuten, haizeak hara-hona zerabilen zakarrarena bezalako zurrumurru batez. Taberna batean gerizatu ginen gu, eta kristaldegi handi baten atzeko mahai batean eseri. Aterki saltzaileek lanean segitzen zuten plazan. Zenbat salduko zituzten, zenbat irabaziko zuten entretenitzen ginen gu, kartetan ariko bagina bezalako joko-min batez. Batek bost saltzea lortu zuen, zazpiraino ere iritsi zen beste bat. Halako batean, hornitzailea agertu zitzaien, eta aterki berriak banatu zizkieten. Kartetan bezala segitzen genuen guk.

Euriak atertu zuenean eta haizeak baretu, eguzki-printzak zabaldu ziren. Tabernatik irten ginen. Jendeak zakarrontzietara botatako aterkiak jaso eta txukun-txukun gordetzenari ziren aterki-saltzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.