...amaren bularra, haurraren janari; zerbitzuko lanean; Nafarroa arragoa, argiaren pausaleku; nahiaren eta ezinaren borroka-toki ekaitzez betea; langile baten semea naiz ni, aita bezala langile; kondaira urratu baten oihartzun oihukatua; aurrean papera ta atzean papera, periodikoak leituz ilustratzen gera; gauza denen gainetik, haizea bezala; realak cuatro uno galdu zuen atzo; isil-isilik esan dezagun euskaldunen sekretua; ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea; gure izatearen testigu zuzena; zure bular laztanen antsiz ta egarriz; urruti zegok hura han bere zeruan; hamasei salbe ta hamalau kredo erdaraz entzunagatik; hormarik gabe utzitako etxea; ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea; hostorik gabe gelditzen ari den ardaska lehorra; bihotz ustel usaia, odol ustel usaia; handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun...
Non hago, zer larretan?
HITZ BESTE
Ekarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu