Irène Némirovskiren Suite frantsesa nobela euskaratu berriaz nota batzuk idazten ari nintzela, Ana Frank etorri zait burura. Gizonezkoek kontatua da nazismoari buruzko gehiena, baina gehien horren ia guztia a posteriori mamurtutakoa da, holokaustoa gertatu eta urte batzuetara. Aipatu bi emakumeek, ordea, in situetain praesenti idatzi zuten. Holokaustoaren atari-atarian. Batek, Amsterdameko ganbara bateko gordelekuan; besteak, Frantziako errepideetako exodoan.
Kontzentrazio esparru banatan hil ziren biak: Ana, Bergen-Belsen-en; Irène, Auschwitzen. Baina auzia da Anak ere ezagutu zuela Auschwitz, Bergen-Belsenera eramana izan aurretik, eta egin ditudan kalkuluak okerrak ez badira, bi emakumeak garai bertsuan egon ziren Auschwitzen.
Ezagutu ote zuten elkar? Elkar ezagutu bazuten, zer esan ote zioten elkarri? Ez da abiapuntu txarra narrazio baterako. Barrua eta talentua behar saminaren erraiak kontatzeko…
Hitz beste
Eldarnioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu