Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Entrenatzen

2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Bizitza asko dago futbola baino harago, esan zuen Guardiolak entrenatzaile kargua uzterakoan. Arrazoi du: futbola baino harago, manipulazio politikoa dago, Esperanza Aguirre entrenatzaileak ondo ezagutzen du zelaia: orduan eta lokaztuago egon, etekin gehiago ateratzen dio jokoari. Inork ukatuko: Aguirrek zorrotz irakurtzen ditu partidak, primeran dominatzen du arerioa jokoz kanpo uzteko teknika. Partida bakoitza bataila desberdin bat baita, martingala beti berriekin edertzen du bere «defentsarik onena eraso on bat da» filosofia. Jokalari distiratsuak baino, nahiago ditu jokalari txit fidel txit zikinak, diziplina osoz beteko dutenak berak esandakoa. Aparta da publikoa sutzen, arbitroak engainatzen, hedabideen arreta desbideratzen, zelaia lokatz huts bihurtzeraino etsitzen…

Guardiolak erantsi zuen: «eromen honetatik kanpo egon behar dut». Ez zigun esan hori nola lortzen den…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.