Julio Ramón Ribeyroidazle perutarrak ondo zioen: mundua ez dago haurrentzat egina. Aizto bat hartzen badute, ebakia. Eskaileretan gora tapa-tapa hasita, erorikoa.Jostailu batekin airea astintzen hasita, kolperen bat auskalo non. Ez dira ezer egiteko gauza, beti behar dute bateren bat gainean. Entxufeak, sua, aulkia, dena dute arrisku. Loreak, alfonbra, pareta zuri-zuriak, dena dute debeku. Moldatu ezina, arriskua, debekua. Ez, mundua ez dago berentzat egina. Ez dute beste biderik ikusten: mundua gobernatzen dugula dirudigunok esandakoa betetzea. Eta gu imitatzen hasten dira, gure ispiluan antolatzen dute beren izaera, gu ez baikara aulkitik erortzen, guk ez baitugu kaka egiten fardelean, gu polito batean moldatzen baikara koilara ahora eramaterakoan.
Balekite helduok beren xalotasunaren nostalgia dugula, balekite pozik hasiko ginatekeela sukaldeko mahaia astintzen berdura-purez beteriko koilara batekin…
Hitz beste
Eredua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu