Su-piztaile nintzenean nik nuen arrazoia, eta nirea da arrazoia su-hiltzaile bihurtu naizen honetan ere. Iraultzaile garaian zein sistemaren defendatzaile sutsu bihurtu nintzenean, nik nuen arrazoia. Langile nintzenean eta enpresa bat sortu nuenean. Apaiz langile nintzenean, eta ez apaiz eta ez langile izatera pasatu nintzenean. Bai mundua ezin ilunago ikusten nuen aroan eta baita ezin argiagoa egin zitzaidanean ere, ni nintzen arrazoiaren jabe. Ni non, han egon ohi dira egia eta justizia».
Unean-unean protagonista non, huraxe da nonbait momentu historiko jakin bat bizitzeko punturik neurritsuena. Beti eta nonahi, eredu: ugaltzen ari baitira eskema horren araberako memoria-liburuak eta testigantzak —batez ere politikarienak—, prebentzio handia diet.
Baina halako liburuetan, esaten denak ez bezalako interesa pizten du esaten ez zaigunak: auto-kritikaren defizitak erretratatzen du autorea.
Hitz beste
Eredua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu