Hitz beste

Ergel kosmikoak

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Ia ehun hildako. Zer da sinesgaitzagoa, tragedia bera edo tragedia eragin duen harrokeria, tragediaren atzean dagoen gorrotoa, mila eta bostehun orrialdeetan jariatutako xenofobia? Oinarrian, ideia sinple ergel bat: ni desberdina naiz, ni gehiago naiz. Horixe da tragediaren giltza, Hitlerren Mein Kampf liburuaren bide beretik. Beti errepikatzen da eskema bera.

«Krimenak lazgarriak izan dira, baina beharrezkoak». Krimena egin duen kriminalak berak eman du krimenari buruzko epaia. Eta epaiak egintza zuritu du, premiaren, destinoaren, salbazioaren izenean.

Mirari kosmiko bategatik jaio gara guztiok, eta kriminala ere mirari kosmiko bategatik jaio zen. Zuri, gizonezko eta Norvegian jaio zela, horixe bere harrokeriaren oinarri bakarra. Laster, ordea, isiltasun kosmiko guztizko batek beste guztion ezerezarekin berdinduko du bera ere.

Gizakiok zein ergel kosmikoak garen harrotzen garenean!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.