Estatuak (guk) ia 25.000 euro ordaindu zituen Manuel Marin espainiar Kongresuko presidentearen argazki bategatik. Estatuak (guk) 82.000 euro Jose Bonoren erretratu bategatik. Francisco Alvarez Cascos ministro ohiak pintorea aukeratu zuen, Antonio López, bere erretratua egin zezan: Estatuak (guk) 190.000 euro ordainduta. Nahiago ez jakin gainerako kasuen kostu osoa, estatuak (guk) kitatutakoa.
Ondo legoke egolatria tonto hori, baldin Basil Hallward handia balitz koadro guztien pintorea —Oscar Wilderen nobelako Dorian Gray-ren erretratua egin zuen huraxe—. Adinean aurrera, Cascos —edo dena delakoa— oro axal bihurtzen joango litzateke koadroan, bizitzan ere gertatzen den bezalaxe. Hilko litzateke eta harren bazka bihurtuko. Eta oso urte gutxi barru, banitatezko banitatearen hautsa zertan den ikusiko lukete belaunaldi berriek, koadroko erlikiari leriokeen ustelkeriaren kirats guztizkoarekin gozatua.
Hitz beste
Erlikiarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu