Hitz beste

Erreakzioak

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Erdarazko hedabideetan insuficiente izan da hitzik erabiliena. 1970a dut gogoan, Villar Palasí hezkuntza ministroak EGB sistema abian jarri zuenekoa, onkeriak orduan eman baitzuen nik gogoratzen dudan fruiturik berriena eta baita distiratsuena ere: suspentso hitzari gogorregia iritzirik garai hartako neska-mutil bihotz bigunei aplikatzeko, insuficiente hitzaren leuntasunarekin estali nahi izan zuten ordu arte hitz biribil erabatekoago batekin izendatzen genuena. Eta gu, orduko ikasle, irakasle eta gurasoak, ez nahiko esaten hasi ginen suspentsoari. Porrota makilatzeko modu bat zen ala hitzak leunduz errealitatea ere leundu egiten dela sinesteko premia halako bat?

Ez dakit, baina euskaraz entzun eta irakurri ditudaniritzien artean, ez dut ez nahiko espresiorik aurkitu.Egingo nuke ikusi egin behar izan dela erreakzionagusia. Suspentsorik ez, beraz. Baina ezta euforiarikere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.