Nik ezagutzen dudan jende onena erratuta zagok», bota dit. Ospe handiko katedraduna da, ezkertiartzat dauka bere burua. Oharturik bere esanak arreta eta belarriak ernatudizkidala, putz-putz segitu du: «Eskuzabalenak, bihoztoi eta bihozberenak, ezkerrean, horixe egia, baina erratuta zaudek, bai: ez ditek munduaren logika ulertzen. Ezagutzen ditudan eskuindar argienak, aldiz, diruzale zeken hutsak dituk, baina zorrotzak oso mundua ulertu eta arazoei irtenbidea emateko orduan». Hariari hari, hor ari zitzaidan gizona bere teoria puzka gizentzen. Halako batean, hitz magikoa bota dit, politikagintza txit gorenaren arkanoa:
«Errealismoa falta zaiok ezkerrari, errealismoa!».
Ezkerra beti amildegira eramaten duen errealismo materialaz ari baitzitzaidan baba-pastela, behingoagatik errealista izatea pentsatu dut neuk ere. Aire Mugaire! esan, gizona ahoa bete putz utzi, eta erronda ordaindu gabe egin dut ospa tabernatik.
Hitz beste
Errealismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu