Martxelo Otamendik badaki gaztelaniaz. Onintza Enbeitak eta Xabier Gantzarainek ere bai. Egia esan, berripaper honetan lan egiten dugun gehienok dakigu. Demagun egun batean artikulu bat irteten zaigula dena segidan, jario jariotsukoa eta apain-apaina, baina gaztelaniaz. Imajinatzen biharamuneko berripaperak gure zutabea balekar, azpian erredakzioan itzulia abisuarekin?
Atzoko berripaperak iritzi-artikulu bat zekarren, zerikusi zorrotza zuena pilarika egun piper-potearekin. Azpian, erredakzioan itzulia. Jende dezentek sinatzen zuen lana, asko euskaltzale ezagunak ziren. Txukun itzulita baitzegoen, ondo ulertu genuen artikuluak Espainiaren inposizioaz eta hondamenaz zioena. Halaber, ulertu genuen berripaper honen pentsura zamatu zutela gaztelaniaz idatzitakoaren itzulpena.
Espainiaren inposizio eta hondamen nabarmenez gainera, kaskezurrean iltzatuta dauzkagun sibilinoago batzuk etorri zitzaizkigun gogora.
Hitz beste
Erredakzioan itzulia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu