Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Errendituta

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Lotan gaudenean, babes-ahalmen guztiak abandonatzen ditugu eta galtzen: edozer gerta liteke gure inguruan.Baina gu, lo. Kontzientzia galduta, hilda bageunde bezala pasatzen ditugu orduak. Sar daitezela lapurrak, bortxa gaitzatela gaueko mamuek. Gu, lo. Gai gara munduaren balizko akaberarekin kezkatzeko edo txakur batekin izutzeko, baina txomin datorkigunean, gu, a-lo-lo. Etxe seguruetan bizi gara, beldurraren kontrako murruak eraiki ditugu gure inguruan, horrek asko laguntzen du. Baina hasiera batean, zutik ibiltzen hasi gineneko hartan? Gizakiak aire librean edo kobazuloetan lo egiten zuenean, arrisku harrigarrienez inguraturik? Elias Canettik zioen bezala, ulertezina dagizadiak nola iraun duen gaur arte.

Gorputzak gehiago ezin duenean, “errendituta nago— esan ohi dugu. Desarmatuta, loak konkistatzen gaitu. Atsedenaren premia da edo bizitzaren gerra galduko dugun abisu egunerokoa lo egin beharra?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.