Ezker-eskuin begiratu eta botoen armairutxoan sartu da. Gustatu egiten zaio hori egitea, errituaren parte inportante bat iruditzen zaio boto-mazo ugarien artetik bakar bat —bere gustukoa— hartzea, hatz artean sentitzea papera, bere beroa transmititzea zerrendako jendeari. Bide batez eta badaezpada ere, dena zuzen dagoen begiratzen du, beti egoten baita lotsagalduren bat bere gustuko papertxoekin bere kontrarioarenak estaltzen dituena (bera ere inoiz gauza bera egina delako daki).
Mahaira joan eta nortzuk dauden begiratzen du. Hauteskundeak joan hauteskundeak etorri, jende berdintsua ikusten du alderdi politikoetako ikuskatzaileen artean, baina gaur ez da ondorio soziologikoak ateratzen hasteko eguna, eta nortasun agiria luzatu dio presidenteari. Bere izen-deiturak kantatu ditu hark, loteria egunean bezalako tonu batez. Gure lagunak ez du gau arte jakingo sartu berri duen txartelak saria izan duen ala ez.
Hitz beste
Erritua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu