Hitz beste

Errondan

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Kopa banaren aurrean geunden, solas nahiko politean, harik eta tradizio hitza atera zitzaidan arte. Birao egin banio bezala begiratu zidan. Bazirudien tradizioa aipatze hutsak atzerakoi, zaharkitu eta folkloriko bihurtzen ninduela. Beharbada izango naiz hori guztia, baina ez tradizioa aipatzeagatik, eta, minduta bainengoen, esan nion tradizioa ez dela kolore bakarrekoa. Guk pitzadurarik gabe ikusten dugun hori ez dela beti habe sendo bat izan, ez dela saltorik gabe osatu, hausturarik gabe sortu. Lizardi tradizioa dugula, bai, baina Lizardi tradizioaren traidoretzat hartu zutela bere garaian.

Tradizio hitza entzundakoan bezala gelditu zen Lizardiren izena aipatu nionean ere. Esan nion denok garela tradizio baten emaitza, eta abar. Aspertuta zegoen, ordea, eta alde egitea erabaki nuen. Neuk pagatu nuen erronda, eta puntuan ulertu nuen horixe zela, errondak nik ordaintzea, onartzen zidan tradizio bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.