Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Eskutik

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Nobela bat gomendatu dizute, ohikoa bihurtu den argumentu batekin: «Ondo korritzen du». Gazteleraz, se lee bien. Alegia, ez daukazula esfortzurik egin beharrik: testuak ondo korritzen du, berak eramango zaitu; testuarena izango da lana, ez zurea. Ez izan kezkarik, ez hartu biderako puskarik: amak umea eskutik helduta bezala eramango zaitu irakurketak. Ez duzu ezer apartekorik egin behar. Fidatu egin behar duzu eskutik heltzen dizun eskuaz, besterik ez. Ez duzu burua zertan jaso eskuaren nolakoa identifikatzeko, ez duzu testuak nora zeramatzan hausnartu beharrik.

Brastakoan, ordea, gomendatu dizuten liburua itxi duzu.

Liburuak ondo korrituko du, baina ez doa zure bidetik, ez zure abiadan, ezta zure hausnarren trenpuan ere. Eta okerrena: inertzia hutsez —ondo korritzen duelako— ari zinen zure gustu eta interesentzat guztiz indiferentea den liburu batekin.

Irakurketek ez fidatzen irakasten zizuten garaiaz oroitu zara…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.