Enbaxada bila

Espainiaren 'pal de paller'

Vicent Partal.
2013ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Katalanez badugu esapide bat, zeinak ez dakidan euskaraz baliokiderik izango duen. Pal de paller esaten dugu, lastategiko makila edo halako zerbait, erakunde edo talde batean funtsezkoa den zerbaiti edo norbaiti buruz ari garenean. Pal de paller den hori desagertzen denean, erortzen denean, ezinezkoa da eusten zion hark aurrera jarraitzea. Iruditzen zait hizkuntza aberats horretan izango duzuela esapide are zehatzagorik kontzeptu hori definitzeko.

Alderdi sozialista, alderdi sozialistak, alde horretatik Espainiaren pal de paller dira, Juan Carlosen Espainiarenak. Eta horregatik da hain garrantzitsua eta hain adierazgarria aste honetan Madrilen gertatua. Lehenengoz, PSCk Espainiaren interesen aurretik jarri ditu Kataluniaren interesak. Eta, hain zuzen, gure herrialdean independentziari buruzko erreferendum bat egin dadila eskatzeko egin du. Eta uste dut erreferendum horretan boto negatiboa emango dutela, baina erreferendum hori egin ahal izatea eskatzen dute.

Esan dut PSOE Espainiaren pal de paller dela. Hala da PP ezin delako izan. PPren Espainia, begien bistan dago, ez da interesgarria lerro popularretatik harago, eta haien ereduarekin bat ez datorren inor ez du erakartzen. Aldiz, PSOEren Espainiak, begien bistan dago hori ere, azken urteetan lortu du erakartzea ez bakarrik esparru politiko osoko boto-emaileak, baita beste alderdi batzuk ere —CiU eta ERC batzuetan, eta EAJ ia beti—, zeinak eroso sentitu diren Espainiako politikan bigarren mailako politikari luxuzkoak izanik.

PSOEren krisia, eta PSCrekin haustea PSOEren behin betiko krisia izango da; horrexegatik da Espainiaren krisia. Egoera horrek, hipotesi horrek uste dut oraingo honetan ez digula guri bakarrik eragiten, baita zuei eta estatuko gainontzeko herriei ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.