Estatu arrazoia

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun


Estatu arrazoia oso kontu serioa da, estatua daukatenentzat, behintzat. Ikusi besterik ez dago estatu arrazoiak zein hitz potoloekin dotoretzen duen bere izaera: erantzukizuna, sakrifizioa, konpromisoa...

Gu ere errukitu egin gara sozialistekin, Saharako auzian hartu duten erantzukizunagatik: estatu arrazoia lehenetsi behar izan dute gizajoek, funtsezkoa baita oreka gordetzea inguruko beste estatuekin. Ez daitezela haserretu,ez dezatela mendekurik hartu. Espainiak Marokon dituen interes ekonomikoak aipatu dituzte adituek. Egon badaude, ugariak dira. Baina posible da beste talaia honetatik begiratzea ere: Espainiak Sahararen alde egingobalu -Marokoren kontra, alegia-, praktikan autodeterminazioaren alde egitea litzateke eta gaurko maparen status quo finkatuaren kontra. Aurrekari bat markatzea, alegia.

Ikasi berri dugu: estatu arrazoia, batzuetan, badaezpadako autodefentsa mozorrotu bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.