HITZ BESTE

Estiloa

Anjel Lertxundi.
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun


Tertulia literario adeitsu batean bainengoen, ez nuen partida ikusi. Itzulerakoan, autoko irratia piztu nuen. Hizketan, Pep Guardiola. Ikusleenganako zorra eta publikoaren gozamena aipatu zituen. Garaipena ez dela berea, eredu batena baizik. Urteetatik datorren fruitua dela, jende askok hartu duela parte filosofia bat eta lan egiteko modu bat zehazten. Ez dakiela berena munduko obrarik onena den, denborak ematen duela kalitateari buruzko epaia, garrantzitsuagoa delako epe luzerako perspektiba, unean-uneko sirena hotsekin entretenitzea baino. Sustraiak, identifikazioa eta eredu baten inguruko leialtasuna ere aipatu zituen...

Ez zuenestilo hitza aipatu -nik, behintzat, ez nion entzun-, baina estiloaz ari zela iruditu zitzaidan niri. Artista jendeak izan ohi duen adierazpen-baliabideak erabiltzeko era jakin, propio, bereziaz.

Irudipena nuen tertulia literarioan segitzen nuela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.