Hitz beste

Etorkizuna

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Etxepare Institutua plazara jalgi zenean Arriaga antzokian eskainitako At! emanaldiarekin, Patxo Telleria antzerkigileak talai polit batera eraman gintuen ikuskizunerako idatzitako testu labur batekin.

Legionario bat eta zenturioi bat hizketan ari dira. Legionarioa, euskalduna gizalegez baina erromatarra guda-zergez, Cohors Vasconum Civium Romanorum kohorteko soldadua da eta Germaniako gerren historia idazten ari da. Naturalen ateratzen zaion hizkuntzan ari ere: euskaraz. Zenturioiak kontu hartzen dio gisa paternalista batez: idazteko etorkizuna duen hizkuntza batean, idazteko latinez, orbe osoan ez dagoela-eta latinak baino etorkizun oparoagoa duen hizkuntzarik. Legionarioak ihardesten dio: zenturioi, zergatik uste duzu zure hizkuntzak nireak baino gehiago iraungo duela?

Etxeparek lehen euskal liburuari latinezko titulua jarri zionerako, hizkuntza hila deitzen zioten zenturioiaren hizkuntzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.