Hitz beste

Etxeko lanak

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Egin ditut etxeko lanak!» entzun orduko, ikasle bat dela bururatzen zaigu: etxean egin beharreko lan batzuk agindu dizkiote eskolan, eta bukatu ditu egitekoak. Espresioaren adiera hori nagusitu da azken urteotan. Nolanahi ere, etxeko lanak lan domestikoak dira bereiziki, sukaldearekin eta garbiketarekin zerikusia dutenak.Baita baserriko hazienda gobernatzearekin lotutako lanak ere. Baina herri erabileran, etxeko lanak badira sexuzko betebeharrak (?) ere. «Etxeko lanak ondo eginda irten naiz lanera!». Ez dago argibideak ematen hasi beharrik.

Angela Merkel Madrilera etorri delarik, Zapatero zoriondu du eta, euskal hedabideetan entzun eta irakurri dudanez, «etxeko lanak ondo egin izana» txalotu dio Alemaniak Espainiari. Zapaterok Euroguneko erreformei gogotsu heldu izanaz ariko zen Merkel, baina espresioaren adiera eztiena korapilatu zait buruan, ez dakit zertan ariko nintzen pentsatzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.