Herenegun sarean irakurria: orain 110 milioi urte Araban bizi izan omen zen euli bat aurkitu dute, anbarretan kontserbatua, Namibiako lurralde galduren batean. Joxemari Iturralderen nobela baten tituluarekin gogoraturik (Euliak ez dira argazkietan azaltzen), pentsatu nuen: «Euliak ez dira argazkietan azalduko, baina bai anbarretan». Kontua da, baina, albisteak mosca vasca deitzen ziola aurkitutako euliari, eta sarean laster hasi zirela txantxak eta zirtoak, laster pasatu ginela moscas vascas izatetik moscas cojoneras izatera, laster galdetu zuela bateon batek ditxosozko euliak lengua ancestralean jarduten ote zuen, laster aktibatu zela, enegarren aldiz, euli-kaken mekanismoa.
Hasier Etxebarriaren nobelaren tituluko eulien bazka bihurtu gintuztela, alegia. Inork, ordea, ezta ironiaz ere, garai zahar haietan hemendik Namibiaraino iristeko behar den bokazio unibertsal noranahikoa txalotu!
Hitz beste
Euli kontuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu