Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Euskadi

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Sabino Aranak Euzkadi hitza asmatu eta «euzkotarron aberria» zela aldarrikatu zuenetik, hitzaren ibilaldia ez da gorabeherarik gabea izan. Ortografiazko gorabeherak, politikoak, kulturalak, sentimentalak, irrigarriak… Baita kirolari lotutakoak ere: herenegun Euskadi hitza ikusi genuen Olf Trafford-en…Eta hartan, zuri-gorrien balentriarekin ahozabalik geundela, Eusko Jaurlaritzaren beste balentria batek areago zabaldu zigun ahoa: Euskaltel-eko txirrindulariek Euskadi bat kendu eta beste Euskadi bat jarri beharko omen dute beren ekipamenduetan. 400.000 euro jasoko omen lituzkete, to krisia!, baina ez Tourra irabaztearen ordainetan, logoa aldatzeagatik baizik. Latzena, itxura hutsean dagoela Euskadi batetik besterako desberdintasun bakarra: letra-klasean, diseinuan, kolorean. Koloreak ateratzekoa, gorritzeko abildaderik balute.

Bai, elastiko batean kabitzen da euskaldunon aberria, eta 400.000 euro balio ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.