Gauzak ondo doazenean, ondo doazelako. Kontua da auzi estruktural eta ideologikoek enbarazu egiten dutela, eta beti entzuten direla koruak eta konpartsak esaten dizutenak: oparoaldia gozatu ordez, hor ari zarete zuek zuen betiko matrakarekin! Bazterrak endredatu eta toiloarena jo, ez dakizue besterik egiten!
Gauzak gaizki doazenean, gaizki doazelako. Kontua da auzi estruktural eta ideologikoak aipatzea elkartasunik gabeko egoismo hutsa omen dela, eta koruek eta konpartsek orfeoi sekulakoa osatzen dute:jendea gorriak eta bi pasatzen, eta zuek, tema eta dema, zuen betiko kalaka zaharrekin!
Inoiz ez da sasoi ibilbide luzeko arazo sozialak eta politikoak mahai gainean jartzeko, egunerokotasunaren pertzepzioan beti egoten baita zerbait —oparoaldia ez bada, izan dadila krisia— gai deserosoak baztertzera garamatzana.
Eta, gainera, sartu gara udan, oporretan pentsatzen hasteko da sasoi.
Hitz beste
Ez da sasoi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu