Hilero ate azpitik pasatzen diguten trepeta elektronikoen iragarki batek «Ez naiz tontoa» esateko aholkatzen digu. Ez fidatzeko eskaintzen dizuten lehenarekin, bilatzeko prezio merkeenen mantxunga. Ez dirudi aholku txarra. Ohartzen garen arte zenbat aldiz eta zenbat egoeretan esaten dugun ez garela tontoak. «Ez naiz tontoa» filosofia aplikatzen dugu arotzak faktura BEZarekin edo gabe nahi dugun galdetzen digunean. «Ez naiz tontoa» esaten dugu zergetan gezurra esateko aukera izanez gero. Forum Filatelikoan dirua sartu zutenek ez zuten pentsatzen tontoak zirenik. Tonto listoaren filosofia bera zuten adreiluaren burbuilak, finantzen funanbulismoak, krisira ekarri gaituen sistemak...
«Ez naiz tontoa» esaldiak «ez didate ziririk sartuko» buru-babesletik «inor baino listoagoa naiz»harrora iragotakoan hasten dira komeriak...«ez naiz tontoa» esaten dugun betiko tontook pagatu behar izaten ditugunak.
Ez naiz tontoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu