Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Fairy legea

2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Beste erlijioek ez duten abantaila itzel bat du katolikotasunak: aitortza. Aski da apaizari kontu garbiketa txukun bat egitea, hutsegite lazgarrienen kitapena lortzeko, trapu zikinenen piltzarra izara zuriena baino aratzago uzteko. Zer axola dio bizitzan zehar izan zinenak, azken oreneko damuak salbamena oparituko badizu? Eta, lasai-lasai hil zaitezen, sekretua ere ziurtatzen dizute: aitortu duzuna ez dute apaizak eta Jainkoak baino jakingo.

Espainia txit katolikoak primeran ezagutzen baitu mekanismoa, gobernuak apaizarena egitea erabaki du: aitortzen zaizkion diru zikin beltz guztiak barkatuko ditu Fairyk baino eragin hobea duen lege berriari esker. Eta aitorlea lasai-lasai gera dadin, ez zaio diruon jatorria ikertuko: damua da inportantea, bost axola dirua prostituziotik, ustelkeriatik edo armen kontrabandotik datorren.

Ego te absolvo, eta, Ebanjelioak dioen bezala, ezkerrak ez dezala jakin eskuinak egindakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.