Frankismoaren hondarretan, aldizkari galegista garrantzitsu batek (flakiak memoria hartu ez badit, A Nosa Terra behar du), erbestetik itzuli nahi zuen. Fragak, Informazioko ministroa baitzen, ate guztiak itxi zizkion. Diktadorea hil ostean, Galiziara itzuli, eta aldizkariaren ale guztien bilduma argitaratu zuten faksimiletan, herritarren diru laguntzarekin. Fragak, —jada Galiziako presidentea zen—, Galiziako biblioteka publikoak adina bilduma erosteko agindu zuen. Ez ziezaiotela esan galegoa gorrotatzen zuenik, irri-barne zinikoena ikusi zitzaion.
Agur esan berri dio politikari, baina ez da joan: talde politiko hegemonikoek Fragaren aurre zentsura praktikatzen zutela telebista publikoetan, kontu jakina. Orain, Espainiako telebistako kontseiluak aitortu egin du eta publiko egin.
Marxek dioena: historia errepikatu egiten da, behin tragedia gisa, hurrena fartsa moduan.
(Errektifikatu egin omen dute: dimisiorik?)
Hitz beste
Fartsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu