Erlijioak eta sinbolo erlijiosoak kritikatik, satiratik kanpo daude? Salman Rushdiek Bertsosatanikoak argitaratu eta gero, Jomeini imanak idazlearen eta haren editoreen kontrako fetua bat dekretatu zuen, kontu jakina da. Solidarizatu nahi zutenek, norekin solidarizatu behar zuten? Liburuan agertzen zen sinesmen musulmanaren satirak mindutakoekin ala heriotza zigorrarekin kondenatutako Salman Rusdhierekin?
Izan ziren erreakzioen artean, bat iltzatuta gelditu zitzaidan memoriaren ganbaran. Lustiger monsinoreak, kardenala izateaz gainera Akademia Frantseseko kideak, araztasun guztizkoaz jo zuen auziaren muinera: «Kristoren figura eta Mahomarena ez dira artisten irudimenaren konpetentzia». Mendebaleko artearen mendeak eta mendeak bota zituen zakarrontzira; zakarrontzira kondenatu zituen idazle eta artista handienak ere.
Nonbait, sinbolo sakratuak edertzen eta hobetzen dituztenean dira artistak interesgarri.
Hitz beste
Fatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu