Fenomeno!
Interneten sartu, meteorologia hitza idatzi eta laster jakingo duzu zer eguraldi egingo duen han-hemen baita hemendik astebetera ere. Bizkaia markatu dut, eta gero Durango. Segidan, abenduak laua, Durangoko Azokaren hasiera. Zortzi bat gradu, egun euritsua, haizeak hegorantz... Eta hegoaren eraginez -nik horregatik izango dela uste dut, behintzat-, feriako gainerako egunetan tenperaturek gora egingo omen dute, nahiz giroak euritsua izaten jarraitu. Fenomeno!Badakit astebete lehenagotik zer jantzi eta zein arropa atera behar dudan armairutik naftalina usaina kentzeko... Badakit, baita ere, guardasola galduko dudala urtero bezala.
Baina han bilduko garen gehienok ez gara nekazariak, gure lanak ez du eguraldiaren mendekotasunik. Hala ere, inoiz baino gehiago gara eguraldiaren maizter. Eta, tamalena, ez dugula gehiago biziko goizean goiz den-dena zuri ikusteko sorpresa, haur garaietako nostalgiaren mara-mara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu