Hitz beste

Festa

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Banco Santanderrek neurri txalogarriak iragarri ditu langabezian dauden bezeroen hipotekak eramangarriagoak egite aldera. Hiru urteko epe bat oparitzen du—gabeziaren epea deitzen zaio— zordunak arnasa har dezan. Behingoagatik, banku batek garaien zailak eskatzen duen malgutasuna erakutsi du. Eskuak txaloka erretzen hastea da gizalegeak eskatzen duena.

Baina beti baitago festa zapuztu nahi izaten duen borondate txarreko jende gaiztoa, hor hasi dira aditu usteko batzuk eragozpenak jartzen: gabeziaren epean interesak bakarrik ordaintzen direla, bai, baina epea igarotakoan, mailegua eta interesak. Hiru urte horietako interesak gehitu behar zaizkiola ordaindu behar den guztiari. Kobratu, bankuak den-dena kobratuko duela, baina interes gehiagorekin. Eta, bide batez, sekulako propaganda eta aurpegi garbiketa egiten ari dela zentimorik ordaindu gabeko kanpainarekin.

Txaloka hasi ordez, festa hondatu behar tristea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.