Kafka sekula irakurri ez duen bat Kafkaren kamiseta batekin etorriko zaizu Pragatik. Pessoari buruz deus ez dakien batek ez du À Brasileira kafetegitik pasatu arteko onik izango Lisboara egindako txangoan. Hiri bakoitzak bere fetitxea bilatzen du, souvenir dendetako salmenten pizgarri.
Egunotan, Ken Folleten promozio-bisita aprobetxatuz, eskultura bat inauguratu dute Gasteizen, eta hor ikusi dugu Ken Follet haragizkoa hainbat argazki eta telebistetan besoa pasatzen ziola Ken Follet brontzezkoari. Idazlearen meritua: Gasteizko katedrala bere azken nobelara ekarri izana.
Agian ez du gaiarekin zer ikusirik -edo agian badu, nondik begiratzen zaion-, baina harrera kanpo eder horrek zera ekarri dit gogora: orain urte batzuk Patxi Zubizarreta haragizkoak katedral berean oinarritu zuen narrazio ederra.
Beso adeitsua pasatu diot bizkarretik brontzeak baino gutxiago pisatzen duen metaforari.
HITZ BESTE
Fetitxeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu