Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Fiat justitia

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Atzoko berripaper honen portadan, idazpuru koloretsu bat Comayaguako kartzelako ateburuan: «Egin bedi justizia, nahiz mundua hil». Esaldiak zentzu kritikoa du jatorrizko latinean —Fiat justitia, et pereat mundus—: justiziaren abstrakzio zigortzaile errukigabea munduaren (bizitzaren) gainetik jartzea deitoratzen du. Kartzelako arduradunek, ordea, literalki hartu zuten esaldia eta literalki aplikatu: tragedia eta kartzela barruko egoera literaltasunaren lekuko.

Atzoko berripaper berean, Espainiako justiziak 36 urtez preso eduki duen Miguel Montes Neiroren askatasunaren albistea. Comayaguako arduradunen esaldi justiziero bera dauka kaskezurrean Montes Neiro hainbeste urtez preso eduki duen sistemak.

Atzoko berripaperean, halaber, albiste zen Fernandez Diaz ministro espainiarrak ebidentzia bat —ETAren dimentsio politikoa— aitortu izana. Ebidentziak atea zabalduko ahal dio justiziaren zentzu ez justiziero bati…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.