Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Galga

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Zer da pertsona bati galdetzen zaion estreinako gauza, pertsona horri buruzko zerbait jakin nahi denean? Mendebalean familiagatik galdetzen zen ohikoa. Jatorriagatik edo erlijioagatik galdetzea ere nahiko arrunta zen. Aldez edo moldez, identitateari buruzkoak ziren galderak, halakoxeak erantzunak: ezkondua naiz, bost seme-alaben ama, biarnesa, katolikoa…Harik eta kapitalismoak galderaren ardatza eta zentzua desplazatu zituen arte, eta, mendebaldean behintzat, lanbidearengatik galdetzen ikasi genuen. Zer zara zu? entzunda, gure lanbidea aitortzen genuen: mekanikaria naiz; arkitektoa; ingeniaria, dendaria…Produkzio sisteman geneukan tokia seinalatzen genuen; sistema ekonomikoan geneukan estatusa azpimarratzen.

Bukatu da erantzunen ugaritasuna. Gero eta sarriago,erantzunen galga gero eta berago bat berdintzen ari da oraintsu arteko ugaritasun hura:

Zer naizen? Langabea, galdetzea ere…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.