Hitz beste

Galtzailea

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Irabazlearen pozak baino jakin-min gehiago eragiten digu beti galtzailearen saminak. Ez dut ukatuko porrotak eragiten duen jakin-minak asko duela morbotik, baina morbo hutsak —besteen sufrimenduaren haztaka jarduteak— ez du, inondik ere, frakasatuenganako jakin-mina esplikatzen. Mendeku-goseak ere ez, ezta porrot egindakoa etsaitzat geneukan kasuetan ere.

Nobela onenek, istorio hunkigarrienek frakasatuen istorioak kontatzen dizkigute, halakoak irakurtzen ditugu maizenik. Baina ez da morboan edo mendekuan bertan goxo egiteko plazerez.Ez da frakasatuaren kontura kar-kar egiteko ere (hiruek ere —morboak, mendekuak, burlak—gure duin ustearen alde ilun gizatxarrena nabarmentzen dute). Idazle-irakurleen frakasatuarenganako jakin-min literarioak badu osagai noble bat: porrot egin duen pertsonaiaren destinoak hobeto erretratatzen du gutariko bakoitzaren destinoa, aparretan dagoen baten kontakizunak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.