Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gau-xarma

2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Plaza arkupedun eder batean, gauez. Aldian behingo autoenak dira isiltasuna urratzen duten hots bakarrak, plazak ohe handi bat irudi du. Kopa bat hartzetik gatoz gu, eta trenpua alaia badakargu ere, ahalegintxoa egiten ari gara gaua ez urratzeko gure zalapartarekin. Gure arteko giro atseginari pare bat erronda falta zaizkio baldartzeko, plazako etxeetan bizi direnenganako errespetua galtzeko, eta gutarikoren batek ahotsa goratzen duen aldiro, besteok apalago mintzatzeko eskatzen diogu. Gu ere laster erretiratuko gara, loak loti eder asebete batzuk bilakatuko gaitu. Guretzat nahiko duguna errespetatzen ari gara plazan bizi direnei ere.

Gauez lo lasai egin litekeen plazen bedeinkazioa aipatu lagunetako batek, kalaka erdi filosofikoan erdi hordian. «Lo lasai egin litekeen hiri bat, hiri mortua duk, motel!» erantzun dio beste lagun batek.

Eztabaidan hasi gara.

Plaza arkupedun ederrak laster galdu du bere xarma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.