Libiara begira gaude Ameriketan ere, baina ez Libiara begira bakarrik. Beste matxinada bat ere martxan baita, ez Ekitalde Erdian, Mendebalde erdi-erdian baizik: Wisconsin.CNNren bidez ikusi dugu egipziar bat, Kairon, Wisconsingo altxatuei elkartasunaadierazten pankarta baten bidez. Paul Krugman 2008ko Ekonomia Nobel saridunak Kairorekin alderatu du Madison, Wisconsineko hiriburua, The New York Times-eko asteleheneko zutabean. Eta Michael Moorek gaztaburuen iraultza deitu dio, Superbowla irabazi berri duen taldewisconsindarreko jarrai- tzaileei, Green Bay Packers-ekoei, cheeseheads esaten dietelako.
Zer gertatzen da, bada, Wisconsinen? Lehenengo albistea: existitu egiten dela, Teruel bezala. Bigarrena: arlo publikoko langileak, sindikatuak eta Alderdi Demokratako hautetsiak altxatu egin direla Tea Partyren ildoko gobernadorearen aurka gaztearen aurka(43 urte), honek sektore publikoko langileei negoziazio kolektiborako eskubidea guztiz murrizteko proposamena aurkeztu duelako Estatuko Senatuan. Proposamena onartuz gero, sindikatuek soldatari buruz baino ezingo dutenegoziatu, soldata igoerak gainera erreferendumez berretsi beharko dira, eta langileek urtero galdeketa egingo dute sindikatuek ordezkatuak izatea nahi duten edo ez erabakitzeko.
Pertsonaia da Scott Walker gobernadorea: gastu murrizketen txapelduntzat dauka bere burua, eta, eredu izan nahi horretan, azaldu du urteak daramatzala bazkaritarako tuperwarean jaki bera eramaten: gazta-urdaiazpiko sandwicha, ogi integralean. Twitterrean irakurri diogu goizean goiz jaiki zalea dela, zertarako eta osasuntsu egoteko.
Bost ajola zaie sindikatuei gobernadoreak zer bazkaltzen duen. Sutan jarri dira. Milaka lagun bildu dituzte manifestazioetan, eta ehunka lagunek astebete daramate Senatuaren egoitzan itxialdia egiten. Eta onena: senatari demokrata guztiek hanka egin dute Wisconsinetik Illinoisera, erbestera, lege proposamena ez onartzeko bide bakarra Senatua quorumik gabe uztea baita. Ez da nahikoa lantokira ez azaltzea, legearen arabera Armadak indarrez eraman baitezake senataria bozketa egoitzara: horregatik, Wisconsineko estatuaren mugetatik kanpo daramate astebete, soldaduek bozketara joatea behartu ez ditzan. Soldaduak joan ere egin dira haien etxeetara, bakarren bat topatzeko helburuz, quoruma osatzeko bakarra falta baitzaie, baina kale. Estatu gehiagotara hedatu da, gainera, wisconsindarren eredua: Indianako senatari demokratak ere erbestean dira, Illinoisen hauek ere, eta Ohiokokapitolioa okupatua dago,bateko zein besteko gobernadoreek antzeko asmoak dituztelako.
Euskaldunon estatuetara ere iritsi da olatua, indar gutxiagorekin bada ere. Ehunka lagunek manifestazioa egin dute aste hasieran Carson Cityn, Nevadako Senatuaren egoitzaren aurrean, badaezpada ere, hemengo gobernadore Brian Sandovalekin ere ez baitira fio, errepublikarra denez eta gastu publikoaren murrizketaren banderarekin iritsi denez kargura. Gobernadorea ez da garai batean bezala euskalduna, baina bere bozeramaile nagusia gutakoa da,Dale Erquiaga, etaaholkulari nagusietako bat ere bai, Pete Ernaut. Lasaiberaz, esku honetan gaude eta.
Handik eta hemendik
Gaztaburuen iraultza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu