Gaizki gaude» esateak ez du batere indarrik. «Hondoa jo dugu», berriz, askotan entzun dugun asunto bat da azken bolara luzean.Diskurtsoak indar gehiago behar baitu, Arabako Ogasun ahaldunak, beldurra sartzeko makina ondo koipeztatu eta gero, «gerra ekonomia» iragarri digu. Ez dakit zer esango duten gerra ezagutu zutenek. Gerrari itzalaren luzea baino ezagutu ez genionoi, espresioaren gordinakeztanda egin digu belarrietan, eta zapartak janarien konfiskatzeak ekarri dizkigu gogora. Errazionamendu-kartilak, ekonomatoen aurrean egindako ilara luzeak. Merkatu beltza eta estraperloa.
Eta izuak barrua hartu digu.
Eskertzen diogu egia esan izana. Baina susmoa dugu gerra ekonomia iragarri duena libratu egingo dela gerra ekonomiatik, eta ez duela beharrik izango arrautza bakar batekin tortilla egiteko familia osoarentzat, gisatuak okelarik gabe maneiatzeko, batatak oliorik gabe frijitzeko…
Hitz beste
Gerra ekonomia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu