Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gogoratzen?

2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Gogoratzen bere bakardadean bizi den Karlos gizon angustiatsuaz? Gogoratzen Atxagaren pertsonaiaren dilema politiko eta moralez, iraganaren zamagatik eta etorkizunaren ilunagatik sator baten gisa bizi beharraz? Gogoratzen beste lagun batzuekin batera gestionatutako hotelean egiten duen ogiaren usain sarkorraz? Gogoratzen 1982 urteko futboleko mundu kopak Karlosen hotelera ekarri duen Poloniako selekzioaz, selekzioko Danuta interpretariarisozialismoak jada eragiten dion nekeaz, Boniek futbolari izarrak daukan arrakasta izateko grinaz? Gogoratzen batzuek eta besteek bizi izandako iraultzari buruzko fedearen eboluzioaz, krisiaz, zaharkitzeaz, eta diskurtsoa berritu beharraren aukeraz zein zailtasunez?

Hogeita hamar urte geroago, baloia Polonian da. Baina, baloian zentratu ordez, ezusteko bide bat hartu du ikuslearen arretak: orduko eta gaurko esperantzek eta frustrazioek emandakoa eta kendutakoa du ikuskizun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.