Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gogotik

2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Gogotik ari du euriak, erauntsika. Goitik behera dator natura, gero behetik gora egingo duelakoan. Bazen garaia. Bilboko Arte Ederretako museoko Maleta mexikarra erakusketan bilatu dugu aterpea. Gizakiari buruzko irakaspen mingotsak, argazki tragikoetan bilduak. Fotogramaz fotograma, oinazearen erretratuen aurrean, gertatu zenari ahalik zintzoen begiratzeko premia. Kontraste elementalenetatik hasita: espainolek ez zuten denek berdin jokatu, euskaldun guztiek ere ez. «Ezta alemanek ere», esan dit nirekin doan lagunak, Thielman brigadako soldaduen argazki bat seinalatuz. Gure hainbat herri bonbardatzen aritu ziren alemanez gain —hirurogeita hamabost urte geroago ere, Condor Legioko abioien sarraskiak zerura so jarriko gaitu—, izan ziren beste aleman batzuk Errepublikaren alde ibili zirenak nazioarteko tropetan.

Haien argazkiari begira luzatu naiz hainbat denboraz.

Kanpoan, gogotik segitzen du euriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.