Hitz beste

Gozatua

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Ohiko lez ohiko egunkarien orri-pasan nenbilela, Kutxaren iragarki bateko aldarriak —Gozatu estropadetaz!— ia mindu zidan gosaria, baina marmelada pixka bat ahora eraman eta erabaki nuen gaztelaniaren errapetik jetzitako euskara batere gozorik gabe hark ez zidala eragotziko estropaden gozamena.

Handik ordu batzuetara, eguraldia gaiztotik belztu zen, eta haizearen kapritxoak erruz haizatu eta lehertu zituen txanda batetik besterako aldeak. Emaitzak puztu zuen eta lehertu samartu ere bai ikusleen jakin-mina: ontzien arteko tarteak sekulakoak izan baitziren, ikuskizun gelditu da datorren igandekoak izango duen xarma. Eta halako batean, goizeko iragarki bera ikusi nuen pantailaren beheko partean, baina aldaera txiki batekin: Gozatu estropadak!

Ez dakit nondik jo zuen Kutxaren haizeak, auskalo zerk eragin zuen ziaboga, baina haize aldaketa bat aski izan liteke aupaka gozatzeko estropadak bezala euskara ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.