Estatu Batuen begiak eta Europarenak adi-adi daude gatazka-guneetara begira. Zer egingo dute azkenean Egipton eta Tunisian, Libian nor irtengo da garaile, zein bide hartuko du Marokok, zer gertatuko da Iranen? Amerikarrek eta europarrek uste dute hobe dela ez nabarmentzea, erabaki azkarren batek etorkizuna hipoteka dezakeela. Hobe aiduru. Aukeran, nahiago zuhur, ipurdi bistan geratzea baino.
Ez dira oso orijinalak, Talleyrand dute maisu. Frantziako Iraultzaren hastapenetan, garaiko gobernu guztietako perrexila begira dago bere jauregiko balkoitik La Bastillera doazen iraultzaileei. Mirabe batek galdetzen dio: musde, norekin dago berori, iraultzaileekin ala erregearekin? Talleyrandek: nagok gureek irabaziko dutela. Mirabeak zehaztasun gehiago nahi du: barkatu atrebentzia, musde jauna, baina nortzuk dira gureak? Talleyrandek kolpetxo bat ematen dio mirabeari bizkarrean: lasai, laster jakingo diagu.
Hitz beste
Gureak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu