Igande gauez, futbol partida baten atsedenaldian, zubiri-zubiri egiten hasi nintzen telebista-kate batetik bestera. ETB2ko Konkistatzailean egin nuen bertan planto. Laster ere laster, mutiletako batek piztu zuen nire arreta. Haren gorpuzkerak ez zuen iradokitzen balentria fisiko handietarako sasoirik, horixe iruditu zitzaidan niri, baina haren hitzen eta keinuen baldarkeria izan zen pipatuta baino galduago utzi ninduena. Idi jotzeak aipatzen zituen, putak aipatzen zituen, eskuak barrabiletara eraman eta hona ekarriko ez ditudan baldarkeriak botatzen zituen. Irudien muntaketarengatik, garbi zegoen mutilaren une hautatuak, une gogoangarriak ematen ari zirela. Hitz eta keinu baldar haien erantzulea lehiakidea zen. Muntaketarena eta eman zuten bezala ematearena, ordea, ez.
Aukeren artean dago programa bat kaskarra ateratzea (Konkisek maila ona du). Aukeren artean egon behar ez lukeena, gustu txarra da.
Hitz beste
Gustu txarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu