Hain da zaila hain erraz jokatzea!», zioen Cesc Fàbrega futbolariak joan zen igandean, eta haren suspirio baten moduko esaldiak eta nire deformazio profesionalak idazkuntzaren joko-zelaira eraman ninduten ni, Axularren hausnarketa baten haritik: ondo prestaturik baldin bagaude, dio Axularrek, gure lanaren emaitza «ez gaitz, baina erraz; ez hertsi, baina zabal; ez pisu, baina arin eta plazent» gerta omen liteke. Goi mailako literatur baten araubideko hitzak ematen dute, nahiz Axular ez zen idazkuntzaz ari: lan handia egin beharra dago bakardadeko entrenamenduetan, emaitza fresko biziak eskainiko badira.
Guk dakigula, Fàbregas-ek ez du Axular ezagutzen, baina beharbada irakurriak ditu Mercè Rodoredaren lanak eta irakurria du agian idazleak bere La plaça del Diamant nobelaz esan zuena ere: «Aipatzen didatenean nire lanen irakurterraztasuna, idazterakoan izandako nekeetara joaten zait burua».
Hitz beste
Hain da zaila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu